Alvaro Bilbao izan daiteke Gorka Ramonedaren ordezkoa Lagun Aro Gipuzkoa Basketeko presidente postuan
Gorka Ramonedak Lagun Aro Gipuzkoa Basketeko presidente kargua utziko du. Baieztapen ofiziala falta zen, baina Ramonedak nekatuta zegoela esan du behin baino gehiagotan. «Nekeza egin zait oso presidente lana, han eta hemen sosak bilatzen ibiltzea», esan du Ramonedak; «familia bat daukat, lan bat ere bai, eta irtenbide onena lanerako gogoa daukan norbaiti lekua egitea da».
Zenbait komunikabideren arabera, egungo presidenteorde Alvaro Bilbao izan daiteke bere ordezkoa. Klubak hamaika urtetan izan duen hirugarren presidentea litzateke. Ramonedaren lekukoa bihar hartuko duela aurreikusita dago, prentsaurrekoa egitekoak baitira.