Borja Agote: "Igorrekin grabatzen oso ongi pasa dugu"
Surfilm Festibal jaialdiaren barnean, Lasarteko Igor Bellidok zuzendutako Imberno filma ikusteko aukera izango da bihar. Aquariumen izango da emanaldia, 21:00etan, eta sarrerak 4 euroren truke egongo dira salgai. Borja Agote surflari donostiarra da Bellidoren filmeko protagonista nagusia, eta IRUTXULOKO HITZAK Agote berarekin hitz egiteko aukera izan du. “Igorrekin askotan lan egin izan dut, lehen argazkilaria baitzen. Hala ere, mundu mailako film batean parte hartzen dudan lehen aldia da. Igorrekin grabatzen oso ongi pasa dugu”, adierazi du Agotek. Bihar elkarrizketa guztia argitaratu du egunkari honek.