Karmele Esnalen aldeko hileta elizkizuna bihar egingo dute
Groseko San Pio X. elizan egingo dute 19:00etan
Karmele Esnal andereño historikoa eta ohorezko euskaltzaina atzo arratsaldean hil zen 79 urterekin. Groseko San Pio X. parrokia elizan egingo dute bihar 19:00etan haren aldeko hileta elizkizuna. Frankismo garaian lanean aritu ziren andereñoekin batera Aldundiaren urrezko domina eskuratu zuen 2009an. Elbira Zipitriaren iturritik edan zuen andereño izateko, eta ondoren Pedro Egaña kalean hasi zen haurrei eskolak ematen, bere kabuz. Idaztea ere gogoko zuen, Zeruko Argian idatzi zuen, besteak beste. Idatzi ez ezik Jarrai antzerki taldean ere ibili zen.


