Ongi etorriak Surfilm Festibal jaialdira
Surfilm Festibal jaialdia gaur hasiko da, Skateistan filmaren emanaldiarekin
Hamar urte bete ditu Surfilm jaialdiak. Munduan egindako mota honetako jaialdia izan zen, eta egun 25 daude. Sancho Rodriguez zuzendariaren ustez aurtengoa ekitaldirik onenetakoa izango da. Guztira 50 film izango dira ikusgai. Gaur arratsaldean izango da lehen proiekzioa, Trueba zinema aretoan. Euskaraz azpidatzita proiektatuko dute Skateistan filma. 2007an, Oliver Percovich eta Sharna Nolan Kabulera iritsi ziren skate batzuekin. Mekroyaneko distritoan, skate saio batzu egiten ari zirela bertako gazteriarekin bat egin zuten, neskak ere bildu ziren lagun taldean. Hura izan zen Afganistaneko lehen skate eskolaren hazia.

