Ahozko komunikazioa eta bertsolaritza lantzen 1.900 ikasle ibili dira
9 eta 12 urte bitarteko haurrentzat egokitutako Ahozkotasuna eta Bertsolaritza proiektua garatu dute beste urte batez hiriko ikastetxeetan. Urtetik urtera harrera hobea du egitasmoak. 2008-2009 ikasturtean, esaterako, 17 ikastetxeetan 42 osatu ziren eta 840 bat ikaslek parte hartu zuten. Bukatzear den ikasturtean, 28 ikastetxe, 86 talde eta 1.900 bat ikasle aritu dira.

