Unibertsitatera sartzeko proba bihar hasiko da
Gipuzkoako 3.329 ikaslek bihar egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probaren lehen azterketak. Hauetatik, 2.537 ikaslek euskaraz egingo dituzte, eta gainerako 832ek, gazteleraz. Ikasleen gehiena, 3.127, Batxilergo ikasketak egin ditu, gainontzeko 242ek, aldiz, Lanbide Heziketakoak. Hiru egunez luzatuko den probak bi fase ditu: orokorra eta berezitua. Orokorra, Gaztelania, Euskara, Filosofia edo Historia, atzerriko hizkuntza eta modalitateko ikasgai batek osatzen dute. Berezitua, berriz, hautazkoa da; eta modalitateko lau ikasgaik, gehienez, osatzen dute.

