‘Altzoko haundia’ diskoa aurkeztu dute
Altzoko haundia izeneko diskoa kaleratu du Tolosako Hodei Truk abesbatzak. Testua Koldo Izagirre idazle donostiarrak idatzi du, eta David Azurzaren zuzendaritzapean egon da musika arloa. Donostia 2016 hiriburutzaren barnean dago proiektua. Datorren urtean taularatu nahi dute lana, opera formatuan. Haurrentzako pentsatutako opera da, guztia euskaraz, baina helduek gozatzeko modukoa. 12 eurotan egongo da CDa salgai.


