1813ko sutearen historia komiki batean bildu du Josean Olabek
1813an hiria suntsitu zuen sutearen inguruko komikia osatu du Josean Olabek (Donostia, 1967). Bere lehen komiki lana da ‘La gloria impune’, eta argitaletxe baten babesik gabe argitaratu du. “Gertatu zenaren salaketa egin nahi nuen”, aipatu du egileak.
