Groseko hondartzaren historia berreskuratu dute film labur batean
1993an hondartza zabaltzeko eta espigoia egiteko lanak egin zituztenetik, Groseko hondartza betiko aldatu zen. Surflariek Groseko hondartza zaharra maite zuten. Gabriel Garciak haren historia berreskuratu du Piedra, papel, arena dokumentalean. Berritze lana egin baino lehen Groseko urtean surfa egiten zuten beteranoak elkarrizketatu ditu film laburrean: “Hogei urte pasa dira hondartza handitu eta artifiziala bihurtu zenetik. Groseko hondartzaren iragana ahazten hasi zaigu, eta nik hura berreskuratzeko lan egin dut. Izugarri gustatzen zitzaigun olatu bat desagertu zen lan haien ondoren”. Dokumentazio lana motela eta nekeza izan dela azaldu du Garciak. Garaiko bideo gutxi lortu dituela azaldu du. Film labur honen bidez, Groseko hondartzaren historia zabaldu eta jende gehiagoren materiala lortzea espero du zuzendariak: “Material gehiago lortuz gero, hondartzari buruzko film zabalago bat egin daiteke. Esperantza hori daukat”. Film laburra bihar proiektatuko dute Antzoki Zaharrean, Surfilm Festibal jaialdian. Bertako sortzaileen lanen proiekzioan izango da ikusgai, 21:00etan. Hanbat donostiarrek aurkeztuko dituzte beren filmak. Juan Aizpitartek eta Alain Gonfausek, Horizonte despejado; Iñaki Camachok, Last Battle; eta David Ruizek, Ethan in Hainan.