Okendo kultur etxean aurkeztuko du Calcuta Ondoan elkarteak India eta emakumeari buruzko dokumentala
Indian emakumeek emakume izateagatik pairatzen duten egoera aztertzen du dokumentalak; hala ere, beraien aldaketarako indarrari eta gaitasunei ere errepasoa egiten die ikus-entzunezko lanak. Calcuta Ondoanek errealitate hori aldatzeko lanean hamar urte baino gehiago daramatzala ekarri du gogora.