Donostia Sutan 1813-2013 elkartearen jendaurreko aurkezpena egingo dute gaur

Donostia Sutan 1813-2013 elkartearen jendaurreko aurkezpena egingo dute, gaur, San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan, 19:00etan. Bertan, Antonio Mendizabal presidenteak eta Iñaki Egaña presidenteordeak taldearen nondik norakoak eta helburuak ezagutaraziko dituzte. Horrez gain, historialari amaratarrak  Zergatik agindu zuen Castaños jeneral espainolak Donostia suntsitzea? hitzaldia emango du. Orain aste batzuk elkartearen berri emateko egindako prentsaurrekoan adierazi zutenez, 1813an hiriak jasandako suntsitzea argitu eta datorren urtean ospatuko den bigarren mendeurrenean garai hartako donostiarrak protagonista izatea nahi dute. Horretarako, manifestua osatu eta atxikimenduak biltzen ari dira.
HITZAkide HITZAkide