PPk eta PSEk presoek bizi duten errealitatea ezkutatzen dutela salatu du Donostiako Ezker Abertzaleak
PSE-EEko eta PPko udal bozeramaileek udal gobernuak bost euskal presori buruzko dokumentala egiteko proiektua 9.000 euroz laguntzeko erabakia kritikatu zuten aurreko ostiralean. Donostiako Ezker Abertzaleari «onartezinak» iruditu zaizkio PSE-EEko eta PPko ordezkariek egindako adierazpenak «kartzela politika kriminalaren erantzule zuzenak» direla uste dutelako. Donostiako Ezker Abertzalea, era berean, kexu da bi alderdiek «soilik presoek bizi duten errealitatea ezkutatzera» bideratzen dituztelako indarrak. Gatazka politikoaren konponbidean eta bakea lortzeko bidean urratsak emateko eskaera egin diete, halaber.

