Lan polita osatzen ari dira Donosti Berriko txirrindulari gazteak

Groseko Mikel Irizar seigarrena izan da Anoetan, garailearengandik 14 segundora Lasterketetan murgilduta dabiltza Donosti Berri taldeko txirrindulari gazteak, eta lan polita egiten ari dira. Igandean, esaterako, Jubenil mailako lasterketa izan zen Anoetan. Bertan, Groseko Mikel Irizar, seigarrena izan zen. Alex Aranburu izan zen garailea, eta Irizar, 14 segundora iritsi zen. Hiru mendate izan zituen ibilbideak, Altzo-Orendain- Altzo; eta Mikel eta Markel Laskurain txirrindulari onenekin eusteko gai izan ziren. Julen Altunak eta Jon Sanchezek ere parte hartu zuten lasterketan. Hala, taldekako sailkapenean, laugarren sailkatua izan zen Fullgas Nutrition-Donosti Berri. Bestetik, Bergaran kadete mailako lasterketa jokatu zuten, eta Unai Gomez intxaurrondotarra izan zen taldeko onena, 22. postuan sailkatuz. Donosti Berriko Iker Armendari loiolatarrak eta Onditz Urruzmendi igeldotarrak ere parte hartu zuten. Intziarte, Bidasoako onena Duela gutxi Bidasoako Itzulia jokatu zuten. Bidelan-Kirolgirekin, Groseko Unai Intziarte izan zen gipuzkoar onena, hamaikagarren postuan sailkatuta.
HITZAkide HITZAkide