Banda Bat elkarteak Urgulleko ‘Topak’ antolatu ditu hamargarren urtez
Larunbatean egun osoko egitaraua egingo dute Trinitate plazan; ekimen nagusia, Munduko Arrozak izango da.
Banda Bat elkarte sozio kulturalak hamargarren urtez antolatu ditu Urgulleko Kulturarteko Topaketak, Topak. Jarduerek imigrazioa, aniztasuna eta bizikidetza dituzte ardatz. Hauen xedea donostiarrei immigrazioak ekarritako kultur aberastasuna erakustea da, bizikidetza sustatuz eta harreman erraztuz. Horretarako guneak sortzeko, hitzaldiak, elkarrizketak, eztabaidak, emanaldiak, dantza, musika eta gastronomia ekimenak prestatu dituzte. Gaurtik hilaren 22a bitartean Guardetxea izango dute elkargunea.
Trinitate plaza jendez bete ohi duen Munduko Arrozak ekimenak ez du huts egingo. Larunbatean izango da. Kolore, zapore, prestatzeko era… anitzak ditu arrozak, eta kultura guztietako elikagaia da. Horregatik, unibertsaltasunaren eta aniztasunaren ikur gisa aukeratu zuten antolatzaileek. Arrozarekin egindako hainbat plater ezagutzeko aukera izango dute plazara hurbiltzen direnek; eta salgai jarriko ez badute ere, probatzeko moduan ere izango dira. Horrekin batera, gozatzeko aukera zabala izango da: Afrikako dantza eta perkusioa, azoka, musika japoniarra, hainbat herrialdetako dantzak… Dena, 12:00etan hasita.