Altzatarrak elkarteak pala txapelketa herrikoia antolatu nahi du

Edonork parte har dezake, baina gizonek eta emakumeek osatu beharko dituzte bikoteak Altzatarra klubeko hiru emakume pala txapelketa herrikoi bat antolatu nahian dabiltza. Txapelketa antolatuko dutela ziurtatzeko, ordea, partaideak behar dituzte lehenengo. Txapelketak berezitasun nabarmena izango du, bikoteak gizon batek eta emakume batek osatutakoak izan beharko direla. Hala, emakumeen eta gizonezkoen partehartzea ziurtatu nahi dute. Arduradunen asmoa, txapelketa Parte Zaharreko Trinitate plazako frontoian jokatzea da, uztailean, eguraldi hobea egingo duelakoan eta kalean giroa egongo dela aprobetxatuz. Hori bai, teniseko pilotarekin jokatu nahi dute, erraztasunak emate aldera. Gogoa, besterik ez Antolatzaileek argi utzi nahi izan dute parte hartzeko aski dela palan jokatzeko gogoa izatea. Hortik aurrera, ez dute inolako mugarik jarriko, ez adinari ez mailari dagokionean. Momentuz, interesa eduki lezakeen jendeari galdetzen dabiltza, antolatzeak merezi duen ala ez jakiteko. Hala, interesa duenak trinitxapelketa@gmail.com posta elektronikora idatzi behar du. Jokatu nahi dutenak zeintzuk diren jakin ostean, erabiliko duten sailkapen mota, eta partiden datak zehaztuko dituzte. Gainera bikoterik gabe ere izena eman daiteke, eta antolatzaileak arduratuko dira bikoteak osatzeaz, aukera izanez gero behintzat. 1ezabala@hitza.info
HITZAkide HITZAkide