Eskainitako 438 lanpostuetatik 75 lagunek lortu dute lana
Enplegu Azokan lotutako emaitzen jarraipena egingo du Donostia Sustapenak hilabete barru
Donostia Sustapenak langabezian dauden herritarrak laguntzeko asmoz, Enplegu Azoka antolatu zuen hilaren 6an eta 7an. Bi egun horietan 42 enpresek 438 lanpostu eskaini zituzten eta 75 lagunek lortu dute lana. Azokan hitzartutako kontratazio eta gainerako emaitzen jarraipena egingo du Donostia Sustapenak hilabete barru eta hemendik lau hilabetera.
Enplegu Azoka hasi baino lehen, 1.124 lagunek agertu zuten elkarrizketaren batean parte hartzeko interesa eta 450 izan ziren lotutako elkarrizketak. Azokara, dena den, 320 lagun joan ziren aurrez hitzartu gabeko elkarrizketarik gabe.


