Alboan GKEaren aldeko kontzertua egingo dute, bihar
Javier Arrillaga kantautore zarauztarrak joko du zuzenean
Alboan GKEaren aldeko ongintzazko kontzertua emango du bihar Javier Arrillagak. Zarauzko bakarlariak bere kantez gain, munduko hainbat kantautoreren abestien bertsioak eskainiko ditu. Emanaldia Arrasate kaleko Kutxa aretoan egingo du, 19:00etan. Sarrera doakoa da, baina dohaintzak egiteko Zero ilara ezarri dute. Bildutako dirua, Alboan GKEak munduko hainbat tokitan aurrera daramatzan proiektuak finantzatzeko erabiliko dute. Ekarpena Kutxabanken 2101-001385-0011436490 kontu korrontean edo www.alboan.org webgunearen bidez egin daiteke.