Anni B Sweet abeslaria.
Bihar Intxaurrondo kultur etxean jotzekoa zen
Anni B Sweet abeslariak bertan behera utzi behar izan zu biharko emanaldia, afonia dela eta. Donostikluba Zirkuituaren barruan Intxaurrondo Kultur Etxean programatua zegoen kontzertua. Sarreren dirua sarrerak erosteko erabilitako kanal beraren bitartez itzuliko da. Kutxaren kanalen bitartez (TeleKutxa, ServiKutxa eta www.kutxasarrerak.net) erosi zituztenei, automatikoki itzuliko zaie dirua sarrerak erosteko erabilitako
txartelera.