'Arteros' filmatu dute Donostian
Julen Robles zinemagilearen Arteros film luzeko filmaketa lanak igandean amaitu zituzten, Egiako Reflex espazioan
Arteros filmatu dute Donostian. Filmeko aktoreen artean Asier Hormaza, Teresa Calo eta Oscar Jaenada daude. Donostiako artista plastiko batzuek ere parte hartu dute, Aitor Ruiz de Eginok eta Rikardo Iriartek, besteak beste. Julen Roblesen lehen film luzea da Arteros.
15 eguneko errodajea izan da. Hernani eta Donostia artean filmatu dute. Egiako Reflex espazioan eta Artelekun grabatu dute gehien. Miramongo anfiteatroa eta Bukowski taberna ere agertuko dira filmean. Lau artisten inguruko filma da: Aktore kaskar bat, klown bat, artista kontzeptual bat eta margolari bat. Imanol Otero donostiarraren kontakizun liburu batetik abiatu dira filma egiteko: El bazar zumbon.
- Oscar Jaenada eta Teresa Calo aktoreak.








