Hirian motoz ibiltzeko erraztasun gehiago nahi ditu PPk
Mugikortasun eta aparkaleku arazoak arintzen dituelako, motozaleen erosotasunerako neurriak ezarri nahi ditu
Donostia motoz ibiltzeko «hiri aproposa» dela dio PPko Ramon Gomez bozeramaileak. Mugikortasun eta aparkaleku arazoak arintzen dituelako, motozaleen erosotasunerako neurriak ezarri nahi ditu. Udarako, behintzat, motoentzako aparkaleku gehiago nahi dituzte popularrek. Aita Vinuesa plazan aparkaleku bat egokitzeko eskatu dute, besteak beste. Beste aldaketa batzuk aurrera ateratzeko motoentzako plan bat osatzea proposatu du Ramon Gomezek.