Amara Berri Kantuz-ek antolatuta, eta Bagera nahiz Ikasbide kultur elkarteak lagunduta, kantu jira egingo dute bihar arratsaldean auzoan. Isabel II. hiribidean dagoen Ikasbide Kultur Elkartetik, 19:30ean irten; eta auzoan barrena ibiliko dira kantuan.