Kirol, kultur eta euskalgintzako hainbat lagunek babesa eman diote Euskal Herria-Eslovakia partidari
Bittor Alkiza futbolari ohia, Anjel Mari Peñagarikano bertsolaria eta Jon Apezetxea pilotaria izan dira, besteak beste
Lehen aldiz, Euskal Herriko emakumezkoen futbol selekzioak lagunarteko partida bat jokatuko du. Ekainaren 23an izango da lehia, 16:30ean, Eslovakiaren aurka, eta Anoeta izango da eszenatokia. Kirol, kultur eta euskalgintzako hainbat lagunek bat egin dute gaur Anoetan, partidari babesa emateko. Bertan izan dira Bittor Alkiza futbolari ohia eta Realeko harrobiko taldeen arduraduna, Anjel Mari Peñagarikano bertsolaria, Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendaria, eta Jon Apezetxea pilotaria, besteak beste.
Sarrerak 10 eurotan daude salgai hamaikagara.com eta barrabarra.eu webguneetan, baita Donostiako Erniope tabernan eta Aratz erretegian.