Urgullen aisialdi gune bat berreskuratu dute
Urgullen, komunikazio zentroaren gunean, aisialdi gune bat egin du udalak. Bertan etxe bat zegoen, antenak eta komunikaziorako beste hainbat elementu. Urte asko zeraman itxita: Obra-hondakin, sastraka eta sasiz josita zegoen. Berritze lanen ondoren, gune hori berreskuratu dute, eta bi begiratoki sortu dituzte: bata 360 metro koadrokoa, eta bestea 90ekoa. Gurpildun aulkiekin bertara heltzeko sarbide bat ere egin dute, mendiko arroka zulatu eta harresi bat eginez.