Adimenaren Etxea, ekintzaileen bilgune
Gazte eta ekintzaileentzako bi jardunaldi egin zituzten atzo eta asteartean. Belen Gago Biodonostiako ikertzaileak nerbio sistemaren funtzionamendua azaldu zien DBH 3. mailako ikasleei Adimenaren Etxean, asteartean. Atzo, ekintzaileei zuzenduriko gosaria egin zuten. Talentu sortzailea negozioetarako nola erabili aztertu zuten.


