Erraldoiak izan dira Herrerako jaien iragarle
Ia oharkabean pasatu da Herrerako San Luis jaietako txupinazoa; hala ere, erraldoiek iragarle lana primeran bete dute eta auzoari festak hasi diren berri eman diote, suziri txikiek lagunduta.
Erraldoien segizioak San Luis Gonzagan hasi du ibilbidea, eta Gaiztarron buelta eman ondoren bertara itzuli da. Musikaren alaitasuna, berriz, trikitilarien eta Arraiketai txarangak jarri dute.
Ekitaldi honek, atseden egunak tartean, San Joan bezperara arte iraungo duten jaiei eman die hasiera.