Haurrak izan dira lehenak Amara Berriko jaiak gozatzen
Probestu plazaren babesa izan dute Amara Berriko haurrek jaietako lehen ekitaldian. Festen egitarauaren barruan, AEKk jolasak egin ditu, eraikinen itzalaren babesean. Etxadia ezagutzeko jolasekin hasi dute saioa eta antolatzaileek egindako galderei erantzuna ematen saiatu egin behar izan dute.