Txistuak eta klaxonak bankuen aurka
Bankeroak kartzelara eraman nahi badituzu klaxona jo lelopean protesta egin dute Askatasunaren hiribidean. Hainbat bankuk egoitza dute kale honetan, eta horregatik aukeratu dute protesta egiteko. Protestagileek txistuak eraman dituzte bankuei emandako diru-laguntzen aurka egiteko.
Auto, autobus eta moto gidariei, berriz klaxona jotzeko eskatu diete eta hainbat gidarik haiekin bat egin dute. Banketxeentzat laguntza, guretzat murrizketak; krisia beraiek ordain dezatela; eta erreskaterik ez bankuak lapurrak leloak eraman dituzte karteletan.