Zuzeneko musikak Loiola kalea hartuko du ekainaren 23an
Musikaren Nazioarteko Eguna ekainaren 21ean ospatuko da. Donostian, ordea, ekainaren 23an egingo dute ospakizuna, hurrengo larunbatean. Iaz bezala, Loiola kalean karpa jarriko dute eta musikaz beteko dute Erdialdea. Lola´s Club, Polaroid, Guadalupe Plata eta Bigott taldeek joko dute zuzenean. Lehen kontzertua 13:00etan hasiko da; eta azkena, 20:15ean. Donostikluba zirkuitua, Fnac eta Kutxa Kultur ekimenaren elkarlana izan da.