Zero Zabor ekimenarekin bat egin du Añorga Bizirikek
Añorga Bizirik taldea, auzoko beste eragileekin batera, zero zabor politikaren aldeko zenbait pauso ematen ari da. Hondakinak beste era batean kudea daitezkeela erakutsi nahi izan zuten aurreko ostiralean egin zuten afari batean eta, gaur, Errausketari ateak itxi dokumentala emango dute gaztetxean, 19:00etan. Igandean, Saguesen, Gipuzkoa Zero Zabor mugimenduak antolatu duen mosaiko erraldoira joateko deia egin dute, halaber.


