Ehundik gora Vespa eta Lambretta elkartu dira Saguesen

Scooter Club Euskadi elkarteko presidente ohiari, Ruben Alamedari, omenaldia egingo diote
Scooter klasikoak maite dituztenentzat asteburu berezia da honakoa, Scooter Club Euskadi elkarteak antolatzen duen urteroko jaian murgildu baitira. Vespa eta Lambretta motoak dituzten ehundik gora gidari eta zaletu Saguesen elkartu dira gaur goizean, eta bertatik abiatu dute Gipuzkoako errepideetatik egingo duten moto ibilbidea. Bazkaria, kontzertuak, DJak eta beste hamaika ekitaldi antolatu dituzte. Era berean, Belgikako Eurolambrettan zendu zen Ruben Alameda elkarteko presidente ohia gogoan izango dute eta omenaldia egingo diote.
