Leila Nachawati aktibista siriarrak hitzaldi bat emango du bihar
San Telmo Museoan izango da 19:30ean, arabiar iraultzei buruzko zikloan
Isiltasunaren amaiera Sirian hitzaldia emango du bihar arratsaldean Leila Nachawati giza eskubideen aldeko aktibista siriarrak. Iraultza hasi eta urte betera, geldiezina da Siriako hiritarrek interneteko baliabide eta tresnen bitartez elkarren artean banatzen duten eduki jarioa. Bideo, irudi eta testuen bidez, mobilizazioak eta erregimenaren gehiegikeriak dokumentatzen dituzte. Leila Nachawati komunikazio-estrategietan aditua da. Madrilgo Carlos III unibertsitatean komunikazio irakaslea da. Eldiario.es, Global Voices Online, Global Voices Advocacy eta Al Jazeera-ren kolaboratzailea. Arabiar iraultzen inguruko zikloaren barruko jarduera izango da biharkoa. San Telmo Museoan emango du hitzaldia, 19:30ean.
