Jose Luis Ansorenak Manuel Lekuona Saria jasoko du etzi
Musikaren Euskal Artxiboa sortzea izan da Jose Luis Ansorenaren (Parte Zaharra, 1928) lorpenik handiena. Egindako ekarpena dela-eta Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria jasoko du ostegunean Gipuzkoako Foru Aldundian, 18:00etan. Andra Mari abesbatzak parte hartuko du ekitaldian.