Zaparrada mardulenak arratsaldean espero dira
Goizean gogotik botako badu ere, euri zaparrada mardulenak egunaren bigarren partean espero dira. Zerua ilun eta hodeitsu egongo da egun guztian, Euskalmeten iragarpenaren arabera. Trumoi zaparradak edonon eta edozein momentutan botako ditu.
