Bergarako UNEDek ikasturte berrirako eskaintza aurkeztuko du gaur, Koldo Mitxelenan
Bergarako UNEDeko arduradunek eta irakasleek 2012-2013 ikasturteko eskaintzaren berri emango dute, gaur. Saioa Koldo Mitxelena Kulturunean izango da, 19:00etan. Bertan, gradu, lizentziatura, graduondoko, diplomatura, ingeniaritza edota etengabeko ikaskuntza programa zabala aurkezteaz gain, urrutiko ikasketa metodologiaren oinarriak azalduko dituzte. Hitzaldiaren ondoren, hauei buruzko zalantzak eta galderak erantzungo dituzte. Halaber, interesa dutenek hainbat sailetako buruekin elkartzeko aukera izango dute.


