Pintxo solidarioarekin ospatuko du Valles tabernak 70 urteen muga

Ezkerretik eskuinera: Antxon Valles, Intermon Oxfam-eko Nerea Basterra eta Blas Valles zazpi hamarkaden oroigarria den ontziarekin. (Argazkia: Maitane Aldanondo)
Tabernako arduradun Antxon eta Blas Vallesek Intermon Oxfameko Nerea Basterrak ekimenaren xehetasunak azaldu zituzten atzo. Edari bat eta babarrun berri platerkadatxo bat 3 eurotan salduko dute. Halako mila saltzea aurreikusi arren, Antxon Vallesek 2.000 izatea espero du. Lehen 700 erosleei oroigarri gisa egin duten ontzia emango diete oparitan. Horietako bat izan edo ez, pintxo solidarioa erosten duten guztiek hainbat zozketetarako txartela jasoko dute. Errege katolikoen kaleko terrazan egingo dute, 12:30etik 15:30era bitartean. Salmentarekin bildutako dirua Intermonek Afrikan eta Hegoamerikan aurrera daramatzan proiektuetara bideratuko dute.
Ostiralean, berriz, Sanchez Romero Carvajal firmako urdaiazpiko mozle batek 5 jotako udaiazpiko moztuko du. Txistulari bandaren doinuek lagunduta, bezeroek eta lagunek hori dastatzeko aukera izango dute, 20:00etan hasita.


