Putzuetako haztegiak erabilerarik ez duela dio EAJk
Hiriko parke eta lorategietan landatzen diren zuhaitz eta loreak eskuratzeko Putzuetako haztegia du udalak. Haztegia zabaltzeko 1,3 milioi euroko inbertsioa egin zuten eta orain biltegi gisa erabiltzen da eta bestelako erabilerarik ez duela salatu du EAJk. Hiria landarez hornitzeko, aurten, 185.000 euro bideratu dituzte. Diru hori Putzuetako haztegiari behar den etekina ateraz aurrez daitekeela diote.
