Uxue Kerejeta onena izan da
Fortunako bi tiratzailek lan bikaina osatu zuten joan den asteburuan Madrilen jokatutako M-12 Esgrima Txapelketan. Zehazki, Uxue Kerejeta txapelduna izan zen alebin mailako sable kategorian. Espainia mailan jokatutako lehen lehia izan zen Kerejetarentzat, eta 40 partaide baino gehiagoren artean onena izan zen, urrezko domina eskuratuz. Julen Casajusek, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuen alebin mailan, 60 lehiakideren artean. Irudian, Kerejeta eta Carajus, Igor Otaegi maisuarekin.

