Asteartean izendatuko dituzte Tabakalerako zuzendari eta gerente berria
Tabakalerako Administrazio Kontseilua hurrengo asteartean bilduko da. Donostiako Udalak jakinarazi du Tabakalerako behin betiko kultur zuzendaritza eta gerentzia izendatuko dituztela bilera horretan. Orain artean Jesus Barreiro arkitekto eta udal langileak egin ditu behin behineko gerentzia lanak, eta beraz, kargua utziko du.
Asteartean aztertuko dituzten gai zerrendan daude besteak beste presidentzia eta presidentziaordearen izendapena.; hala nola, erakundeen inbertsiorako ekarpenen egutegiaren onarpena, eta arkitektura proiektuaren zein kultur proiektuaren jarraipen txostenaren aurkezpena.