Bera Berak Txapeldunen Ligako aurre kanporaketa jokatu beharko du
Itxakok atzo jakinarazi zuen uko egingo diola Txapeldunen Ligan jokatzeari, ekonomia arazoengatik. Espainiako ABF Ligatik, Bera Bera Eskubaloia da Txapeldunen Ligan parte hartzeko eskubidea duen beste taldea, baina aurre kanporaketa bat jokatu ostean. Dagoeneko Txapeldunen Ligak ziurtatu duenez, Bera Berak ezingo du Itxakoren hutsunea bete ligaxkan, eta aurretik dagokion kanporaketa jokatu beharko du. Uztailaren 3an Vienan egingo duten zozketan jakingo du Bera Berak zein izango den bere aurkaria.
