Gorriti Showaz gozatu dute
Antiguako San Joan jaietako programaren barruan egin zuten atzo arratsaldean Gorriti Show-a. Zain zituen auzoko ume ugari. Izan ere, animaliekin jolasean aritzeko aukera bakarrenetakoa baita askorentzat. Bigantxaren aurreko korrikaldiek, zaldi txikien gaineko osteratxoak zein oilarren agurra entzuteak berezia egin zuten atzoko arratsaldea Gaskonia plazan. Auzoko txikienek bezainbeste gozatu zuten haien gurasoek.