Aquariumera bisita egin dute Eslovakiako eta Euskal Herriko selekzioek. Bi taldeak Donostiako museoan izan dira bihar Anoetan jokatuko duten partidaren bezperan. Vicente Zaragueta presidenteak eta Esther Irigaray zuzendariak zorterik onena opa diete bi selekzioei.