Etiopiaren aldeko pintxoak, etzi, San Martin merkataritza gunean
Etiopia Utopia Fundazioak IV. Elkartasun Pintxoa egingo du, etzi. San Martin merkataritza gunean gauzatuko dute ekimena, 11:00etatik 15:00etara bitartean. Arrain pastela edo gilda aukeran izango dira, euro baten truke. Bildutako dirua, Fundazioak Wukron(Etiopia) egiten dituen proiektuetara bideratuko dute. Iaz 4.000 lagun baino gehiagok parte hartu zuten Elkartasun Pintxoan.