Musikak Viktoria Eugenia hartu du Jazzaldiaren aurkezpenean
Antzokiak 100 urte beteko ditu Jazzaldian, uztailaren 20an
Jazz banda baten zuzeneko musikarekin hasi da Jazzaldiaren aurkezpena. Viktoria Eugenia Antzokian aurkeztu dute 47. ekitaldia.
Nerea Txapartegi Kultura delegatuak eta Miguel Martin zuzendariak uztailaren 20ko gaua magikoa eta berezia izango dela esan dute. Egun horretan Viktoria Eugeniak 100 urte beteko ditu, eta antzokian ospatuko dute urtemuga, Jazzaldian murgilduta.
Antzokiaren bazter eta txoko guztiak jazzak hartuko ditu gauerdian. Foyerrean topa egin eta zorionak kantatuko diote.
Jimmy Cobbs bateria jotzaileak, aurtengo Jazzaldia sariak ere Viktoria Eugenian jasoko du saria.