Ostalaritza eta merkataritza sektoreetan 120 lanpostu sortzea aurreikusi dute
Donostiako Sustapenak hitzarmen bana sinatu du Gipuzkoako ostalaritza-enpresarien elkartearekin eta Sshops Donostiarekin Ekonomia Sustatzeko Planaren barruan, Donostian 120 laguni lana emango dieten bi hitzarmen sinatu berri ditu Donostiako Sustapenak. Ostalaritza eta merkataritza sektoreak bultzatuko dituzte akordio honen bidez. Gipuzkoako ostalaritzako Enpresaburuen Elkarteak, Sshops Donostia merkataritza elkarteak eta Donostiako Sustapenak sinatu dute hitzarmena. Enplegua sortu, dagoenari eutsi eta hazkunde produktiboa (kontsumoa, alegia) enplegua sortzeko sustatzen duten ekintzak sustatzera eta bultzatzera bideratuko dira laguntza ekonomikoak. Diru ekarpena 40.000 eurokoa izango da. Bi hitzarmenek Europako Gizarte Funtsaren % 50eko finantziazioa jaso lezakete.