Trinitate plazarako abonamendu bikoitza lortzeko lehiaketa abian da
Jimmy Cobb Victoria Eugenia Antzokiko zein txokotan dagoen asmatzen duten lehen lau pertsonek eskuratuko dute
Facebookean. Erantzun zuzena ematen duten lehen lau pertsonek Trinitate Plazarako abonu bikoitza eskuratuko dute.
Jazzaldiak Jimmy Cobb bateria jotzaileari emango dio aurten Donostiako Jazzaldia Saria. Jazz musikari garrantzitsuenetakoa da.Jende gutxik daki, ordea, Jimmy Cobbek bere txokoa duela Donostiako Victoria Eugenia Antzokian; izan ere, bere irudia eraikinean dago. Topatzen duenak oparia jaso ahal izango du jaialdiaren eskutik. Horretarako, musikaria eraikinaren zein txokoetan dagoen jarri beharko du jaialdiaren