Udaleko giza eskubideen batzordea uztea erabaki du PSE-EEk
PPk joan den maiatzean utzi zuen batzordea
Donostiako Udalak Barrura begiratzeko leihoak bost euskal presoren inguruko film dokumentala 9.000 euroz laguntzea onartu du gaur, eta horren ondotik Donostiako udaleko giza eskubideen batzordea uztea erabaki du PSE-EEk.
Carlos Urkixo Espainiako Gobernuko EAEko ordezkariak adierazi du auzitara eramango duela Donostiako Udala. Aurretik ohartarazi zuen udala laguntza onartzekotan neurriak hartuko zituela. Presoen inguruko dokumentala diruz laguntzeak Urkixoren esanetan, Terrorismoaren Biktimak Babesteko 29/2011 Legeko 61. artikulua apurtuko luke. Horren arabera, “estatuak ezin dezake parte hartu terrorismoaren biktimak gutxiesten dituzten ekitaldietan”.
PPk joan den maiatzean utzi duen Udaleko giza eskubideen batzordea. Bilduri batzordea bere “interes partidisten alde” erabili izana leporatu zion. Ramon Gomez bozeramaileak onartezintzat jo zuen Aieteko Bakearen Etxean Nazioarteko Harreman Taldeari egoitza ematea. Juan Karlos Izagirrek egoitza emateko erabakia “beste behin” bakarrik hartu zuela salatu zuen, eta “terrorismoaren biktimen” aurkako iraintzat jo zuen erabaki hura.