Larraitz Lucasek zaleen txalo zaparrada jasota utzi du futbola
Realeko kapitainak Euskal Herriko selekzioarekin jokatu zuen azken partida
Anoetan eta Euskal Herriko selekzioaren elastikoa jantzita jokatu zuen Larraitz Lucasek azken partida. Berrogeita bi minutu jokatu zituen, eta une horretan iritsi zen partidako momenturik hunkigarriena. Hamasei denboraldiz futbolean jokatu ondoren, futbola utzi zuelako Larraitz Lucasek. Zaleen txalo zaparradak eta taldekideen besarkadak jasota, negar malkoei eutsi ezinik joan zen aulkira donostiarra.



