Gaur arratsaldean izendatuko du kultur zuzendaria Tabakalerak
Tabakalerako Administrazio Kontseiluak kultur zuzendaritzako eta gerentziako karguen behin betiko izendapena erabakiko du gaur arratsaldean egingo duen bilkuran.Tabakaleraren etorkizunerako bilera erabakigarria izango da gaurkoa.
Joxean Muñozek 2010ean dimisioa eman zuenetik bete gabe dago kultur zuzendariaren postua. Kultur arduraduna bilatzeko hirugarren hautaketa prozesua gaur bertan amaituko da, izendapen berriarekin. Arduradun berriaren izenaz gain, hautagaiak Administrazio Kontseilua osatzen duten hiru erakundeen babesa duen argituko da bileran.
Administrazio Kontseiluak Miriam Anitua gerente ohia ordezkatzeko pertsona egokia ere aukeratu beharko du. Jakina da azken hilabeteetan gerente postua bete duen Jesus Barreiro arkitekto eta udal langileak utzi egingo duela lana.
Asteko gaien zerrendako gaien artean daude Administrazio Kontseiluaren presidentetza eta presidentetzaordetza izendatzea. Baita erakundeen inbertsiorako ekarpenen egutegia onartzea eta arkitektura proiektuaren zein kultura proiektuaren jarraipen txostena aurkeztea ere.
