Pilotak astintzen hasi dira
Antiguako Pilota Txapelketa abiatu da, eta bi hilabete igarota, abuztuaren 26ko finalekin bukatuko da
Antiguako 64. Pilota Txapelketa abiatu da, eta astean hiru jardunaldi jokatuko dituzte, abuztuaren 26ko finalak iritsi arte. Urtero legez, afizionatu mailako pilotari onenak bilduko dira Antiguako frontoian, hiru mailetan banaturik: Lehen Maila, 22 urtetik beherakoak, eta jubenilak. Maila bakoitza, hiru bikotek osatutako lau multzotan banatua dago, eta euren artean ligaxkak jokatuko dituzte, abuztuaren 2ra arte. Ondoren, final-laurdenen txanda izango da, abuztuaren 16ra arte; eta abuztuaren 21etik 23ra finalerdiak jokatuko dituzte.
Arzelus, iazko txapelduna
Lehen Mailan, bi donostiarrek jokatuko dute, Beñat Arzelus egiatarrak eta Joseba Baez antiguatarrak; bakoitzak bere bikotearekin. Bi donostiarrek finalera iristea lortu zuten iaz, eta Ezkurdia-Arzelus bikotea izan zen txapelduna, 22-8 irabazita, Baez II-Otxandorena bikoteari. Baez II.ak aurten ere Otxandorena izango du bikote; Arzelusek, berriz, Jakarekin jokatuko du. Gainontzean, jubeniletan, Gallurralde-Rezusta bikotea izan zen iazko txapelduna, finalean 18-22 irabazita, Artola-Sancho bikoteari. 22 urtetik beherakoetan, berriz, Jaka-Bolinaga izan zen iazko bikote onena, Ansotegi-Arratibel bikoteari 22-20 irabazita.
Antiguako 64. Pilota Txapelketa
LIGAXKA
- Gaur, ekainak 26.
-Jubenilak: Labaka-Elustondo/Olano-Cordon (Atzeratu egin dute). -22 urtetik behe.: Asier Lopez-Alustiza/Etxaniz-Aizpurua.
- Bihar, ekainak 27.
-Jubenilak: Ansa-Aldunzin/Albisu-Pujana. -22 urtetik behe.: Agirre-Adur Lasa / Olaetxea-Murgiondo.
- Etzi, ekainak 28.
-Jubenilak: Sarasti-Imaz/Ortiz-Ibarrondo. -22 urtetik behe.: Urionabarrenetxea-Irusta/Santxo-Kerman Galarza.
- Uztailak 3.
-Jubenilak: Labaka-Elustondo/Atutxa-Andueza. -22 urtetik behe.: Artola-Larunbe/Manzisidor-Aspuru.
- Uztailak 4.
-Jubenilak: Altuna-Xanet Imaz/Goikolea-Aranguren. -22 urtetik behe.: Irribarria-Tolosa/Asier Lopez-Alustiza.
- Uztailak 5.
-Jubenilak: Ansa-Aldunzin/Garcia-Iturriaga. -Lehen Maila: Elezkano II-Elezkano I/Bixintxo-Bolinaga.
- Uztailak 10.
-22 urtetik behe.: Urionabarrenetxea-Irusta/Urretabizkaia-Sanchez. -Lehen Maila: Larrañaga-Telletxea/Altzelai-Diez.
- Uztailak 11.
-Jubenilak: Sarasti-Imaz/Zelaia-Apeztegia. -Lehen Maila: Ioritz Arrieta-Gorrotxategi/Yoldi-Arratibel.
- Uztailak 12.
-22 urtetik behe.: Olaetxea-Murgiondo/Oronoz-Beraza. -Lehen Maila: Urbieta II-Rezusta/Baez II-Otxandorena.
- Uztailak 17.
-Jubenilak: Olano-Cordon/Atutxa-Andueza. -Lehen Maila: Elezkano II-Elezkano I/Mendinueta-Peñas.
- Uztailak 18.
-22 urtetik behe.: Bendoiro-Unanua/Manzisidor-Aspuru. -Lehen Maila: Larrañaga-Telletxea/Ansotegi-Linzoain.
- Uztailak 19.
-Jubenilak: Olaizola-Iruretagoiena/Goikolea-Aranguren. -Lehen Maila: Ioritz Arrieta-Gorrotxategi/Azpiri-Landaburu.
- Uztailak 24.
-22 urtetik behe.: Etxaniz-Aizpurua/Asier Lopez-Alustiza. -Lehen Maila: Urbieta II-Rezusta/Jaka-Arzelus.
- Uztailak 25.
-Jubenilak: Albisu-Pujana/Garcia-Iturriaga. -Lehen Maila: Bixintxo-Bolinaga/Mendinueta-Peñas.
- Uztailak 26.
-22 urtetik behe.: Santxo-K. Galarza/Urretabizkaia-Sanchez. -Lehen Maila: Altzelai-Diez/Ansotegi-Linzoain.
- Abuztuak 1.
-Jubenilak.: Ortiz-Ibarrondo/Zelaia-Apeztegia. -Lehen Maila: Baez II-Otxandorena/Jaka-Arzelus.
- Abuztuak 2.
-22 urtetik behe.: Agirre-A. Lasa/Oronoz-Beraza. -Yoldi-Arratibel/Azpiri-Landaburu.
