Gaur iritsiko da Chory Castro
Gonzalo Castrok, Choryk, Realaren elastikoa jantziko du laster. Bihar egingo diote osasun azterketa, eta bihar bertan edo etzi sinatuko du uruguaiarrak kontratua Realarekin. Klubak hurrengo denboraldirako fitxatutako lehena da; ez du etete klausularik ordaindu behar izan, Castrok Mallorcarekin zuen kontratua aurreko ekainean bukatu zelako. 28 urte ditu eta erdilaria da. Espainiako Liga ondo ezagutzen du, azken bost denboraldietan Mallorcan jokatu baitu. Guztira 144 partida jokatu ditu Lehen Mailan, eta 24 gol sartu.
